Echevarrieta Bilbon jaio zen 1870. urtean, baina Begoñako galerien ingurua bere bizi-eremu eta aparteko ibilbide baten oinarri bihurtu zuen. Iberdrola, Iberia, Cementos Portland, ontziolak, ontzi-enpresa garrantzitsuak, meatzaritzako negozioak edo petrolio-prospekzioak bezalako enpresak sortu zituen. Diputatu errepublikar-sozialista izan zen hainbat legegintzalditan, eta Kontzertu Ekonomikoaren alde egiteagatik hiru Foru Aldundien omenaldia jaso zuen. Madrilgo Gran Via kalea urbanizatu zuen, Bilboko Zabalgunearen zati bat, Bartzelonako Metroaren 2. linea eraiki zuen eta Niagarako transbordadorea sustatu zuen. Gainera, komunikabideen jabea izan zen, "El Liberal" kasu, eta aitzindaria izan zen irratian.
Ekintza humanitarioak egin zituen, hala nola Afrikako Gerrako presoen erreskatea, eta "enpresari eskirol" gisa ezagutu zuten meatzarien bizi-baldintzekin izandako konpromisoagatik. Estatu eta nazioarte mailako azpijokoetan murgilduta, munduko itsaspeko aurreratuena garatzeko apustuak eta Erregearen zein Azañako Gobernuaren traizioak krisi ekonomiko handi batean murgildu zuten. Baina, unerik txarrenetan ere, defendatu zuen edozein jabetzatik libratu ahal izango zela, "Punta Begoña izan ezik". Horregatik diseinatu zuen garai erraldoi hura, gaur egunera arte bertan jarraitzen duena. Gerran galeriak konfiskatu zizkioten, eta handik urte batzuetara itzuli, baina ez omen zituen berriro zapaldu gura izan.