Astelehen goizaldean, 11 edukiontzi erre edo kaltetu zituzten Cristobal Valdes, Ibaigane, Gobela eta Kalamua kaleetan, eta, pasa den goizaldean, beste zazpi Zubiak, Maximo Aguirre eta Kalamua kaleetan. Horietatik 14 erabat kiskalita geratu dira; kalean aparkatuta zeuden lau ibilgailu kaltetu dira, baita fatxada bat, etxebizitza bateko pertsiana eta bi zuhaitz ere. Zerbitzu teknikoek garbiketa-lanak egin dituzte eta edukiontziak berritu dituzte.
Udaltzaingoak gertatutakoaren argiketa jaso du eta gertatutakoa ikertzen ari da. Udalak ekintza bandaliko horiek gaitzetsi ditu eta egilea edo egileak identifikatu ahal izatea espero du.