Algortako San Inazio jaietan gaueko bus doakoa egongo da

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 18a, 10:04

45 minuturo autobusak pasatuko dira. © FREEPIK

Uztailaren 28, 29 eta 31n gaueko bus doakoa ezarriko dute Algortako San Inazio jaien barnean. Hala, metro zerbitzua ez dagoen gauetan ere, etxera iristeko garraio publikoa bermatuko dute. Irteerak Telletxe 2 bus geltokitik izango dira, eta epaitegiak izango dira azkenengo geralekua.

Ordutegia hurrengoa da: alde batetik, uztailaren 28-29an, 23:00etatik 05:00etara, 45 minuturo; bestetik, uztailaren 31n , 23:00etatik 02:00etara, 45 minuturo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun