Ertzaintzak eta Udaltzaingoak baterako dispositibo bat garatuko dute, pertsonen segurtasuna modu presentzial, proportzional eta egokian bermatuz. Iaz bezala, Udaltzaingoak karpa bat jarriko du erdigunean, jai-eremuan identifikatzeko modukoa, bertaratzeko eta informazioa emateko gune azkar eta eraginkor bat eskaintzeko, bertaratuentzako erreferentzia gisa balioko duena, eta langile ibiltariak ere izango ditu. Besteak beste, bide-segurtasunagaz, trafiko-mozketakaz eta delitu-egitateen prebentzioagaz lotutako lanak egingo dira, eta laguntza eta sorospena emango da istripurik izanez gero. Gainera, jai-eremurako sarbideak eta edukiera kontrolatzeko kamerak jarriko dira, haren segurtasuna areagotzeko.
Udaleko arloek, duela urte batzuez geroztik egiten ari diren bezala, areagotu egin dituzte Nazioarteko Paella Lehiaketaren eragina murrizteko neurriak. Ingurumena zaintzeari, hondakinak biltzeari, segurtasunari, ebakuazio-bideei eta osasun zerbitzuei (anbulantziak, osasun langileak…) lotutako eta suteen kontrako neurriak dira baita Udaleko arlo desberdin eta gazteen koadrilen artean ezartzen joan direnak ere.
Iazko emaitza positiboak ikusita, hartutako neurrien artean hurrengoak daude:
- Pinudiaren eta txilardien gunerako sarbideak hesolen eta zinten bidez balizatzea, eta, horrez gain, eremu naturalekiko errespetua sustatzeko eta zuhaitzak iltzeen, soken, inausketen eta abarren bidez ez kaltetzea eskatzeko kartelak jartzea.
- Sega-lanak gune ofizialaren ondoko eremuan, larrialdi-zerbitzuak eta garbiketa-kamioiak sartu ahal izateko bideak irekitze aldera, ekitaldiaren ondoren arreta eman ahal izateko.
- Argi-puntuak kokatzea eremuan.
- Perimetro berean, ur-puntuak eta mahukak, hiru kokapenetan.
- Itxas Argiak proposatutakoaren gainetik, edukiontzien kopurua handitzea. Gainera, edukiontziak jarriko dira ekitaldian erabilitako perimetro osoan.
- Ekitaldiaren egunean sortutako hondakinen gaikako bilketa egingo da, eta parte-hartzaileek ingurune osoan jarriko diren puntu garbiak erabili ahal izango dituzte.
- Sortutako beira biltzeko poltsak banatuko dira (ohiko laguntzailea den Ecovidrioren eskutik), eta koloretako poltsak eta poltsa organikoak ere, jatorrian bereizteko eta dauden gune garbietan utzi ahal izateko.
- Ekitaldia amaituta eta ondorengo egunetan, ontzien, beiraren, paperaren, organikoaren eta gainerakoen zatikiaren bilketa selektiboa egingo da, antzemandako tresnakaz batera, eta bilketa bukatzeko, egurra kenduko da, pilatuz joango dena, eta azkenik, hondakin txikienak.
Aurreko urteotan bezala, arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari batek eta gizarte-hezitzaile batek osatutako lan talde bat kontratatu da, esparru ofizialaren pareko festan parte hartzen duten kuadrillakaz bitartekaritza-lana egin dezaten. Lantalde honek kontuan hartu beharreko hainbat neurriri buruzko informazioa eta aholkuak ematen ditu, hala nola:
- Segurtasunaren garrantziaren kontzientziazioa, bide nagusiak eta ebakuazio-bideak errespetatuz, eta pasatzea eragozten duten eraikuntzak egin gabe.
- Ingurumenarekiko errespetuaren sentsibilizazioa: hondakin gehiegi ez sortzea, esparruan dauden edukiontziak behar bezala erabiltzea, gaikako bilketa sustatuz, bertako fauna eta flora errespetatzea, etab.
- Zementua ez erabiltzea etxolak eraikitzeko, eta solairu bakarrekoak izan beharko dira.
- Bitartekotza muntatutako egiturak seguruak izan daitezen eta kuadrillentzat eta bisitarientzat arriskutsuak izan ez daitezen.
- Ekitaldiaren egunean bertan izango diren buruzko informazioa: indarkeria matxistaren kasuak artatzeko puntu morea, gaueko bus-zerbitzua, anbulantzia-postua eta Udaltzaingoaren postu finkoa.
Uztailaren 10ean egin zen lehen bisita Aixerrotako zelaietara, gomendioak behar bezala betetzen ari direla bermatzeko, eta ekitaldiaren aurreko egunera arte egingo dira. Aurreko urteotan lan bera egin zuen gizarte hezitzaile bera da, eta, beraz, ohikoak diren kuadrilla askogaz berriro jarri da harremanetan eta berriak informazioa jasotzera gonbidatu ditu. Komunikazioa errazteko, telefono mugikor bat eta posta elektroniko bat erabiltzeko aukera eman zaie.
Udalak animatzen du aurreko urteetan kuadrilla batzuk hasitako jokabidea egiten jarraitzera, hau da, batu zirela gune ofizialaren ondoko eremuaren garbiketan, eta horien artean mobilizatu zirela lehiaketaren hurrengo egunean bertan sortutako hondakinak kentzen eta txosnak garbitzen laguntzeko. Era berean, eskerrak eman dizkio Itxas Argia Elkarteari, lehiaketaren antolatzaileari, Getxon hain errotuta dagoen festa hau behar bezala garatzeko emandako laguntza garrantzitsuagatik.