BizkaiBizi zerbitzuak geltoki berri bat izango du Getxoko Gorrondatxe hondartzan

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 19a, 09:29

Gorrondatxe hondartza. © Javier Mediavilla Ezquibela

Bihar, uztailak 20, BizkaiBizi bizikleta elektriko publikoen mailegu foru zerbitzuaren beste geltoki bat izango da martxan Getxon. Gorrondatxe hondartzako aparkalekuan kokatuko da, zehazki, 20 aparkalekugaz. Geltoki horregaz, guztira herrian 16 geltoki izango dira, eta, zapatutik aurrera, 132 bizikleta.

Zerbitzua erabiltzeko beharrezko aplikazioa duten pertsonak daborduko jasotzen ari dira geltoki berria zapatuan irekiko dela. Ordutegia 05:00etatik 24:00etara da, asteko zazpi egunetan. Getxoz gain, itsasadarraren metropoli-eremuko hurrengo zortzi udalerrik ere eskaintzen dute BizkaiBizi zerbitzua: Bilbo, Berango, Erandio, Leioa, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun