Aurreratu dutenez, martitzenean zehar tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean eta gauean 22 gradu inguru mantenduko dira. Hori dela eta, herritarrei gomendio egin diete freskatzeko, dutxa edo bainu hotzak hartzeko eta udalerri osoan zehar dauden 77 iturri publikoak eta Areetako Geltokia plazako ur-zorrotaden sistema (10:00etatik 20:00etara martxan) erabiltzea.
Horrez gain, horrelako kasuetan ematen direnean, azpimarratu dute garrantzitsua dela likidoak edatea; kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak saihestea; etxeko leiho eta pertsianak ixtea; bero gehien egiten duen orduetan kalera ez ateratzea, eta bereziki zaintzea ume txikiak eta adineko pertsonak.