Urdaibai eta Arraun Lagunak nagusi Getxoko uretan

Ander Zarraga 2024ko uzt. 29a, 13:43

Urdaibai eta Arraun Lagunak izan ziren zapatuan Getxoko uretan lehiatutako estropadetako irabazleak. © AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Bermeo Urdaibai trainerua nagusitu zen zapatuan Getxoko uretan egin zen Eusko Label ligako 46. Ikurriñan. Egun beran, Euskotren Ligako estropada ere egin zuten, Arraun Lagunak taldearen gairapenagaz.

Bermeo Urdaibai denboraldiko liderrek gertu izan zuten Zierbena une oro, baina eurak izan dira azkenean zapatuko estropadako lehenak. Gorka Aranberrik gidatutako traineruak 19.49,32ko denboran amaitu zuen estropada eta Zierbenak berriz 3.70 segundo gehiago behar izan zituen. Orio izan zen hirugarren, liderrekiko 13.66 segundoko atzerapenagaz, eta bigarren txandan arituagatik, laugarren denbora onena Donostiarrarena izan zen. 

Horrez gain, Arraun Lagunak taldeak garaiezin izaten jarraitzen du Euskotren Ligan. Zortzi puntu eskuratu zituzten zapatuan Getxoko uretan, lanak 10:37:36ko denboran amaituta. Bigarren posturako borroka handia egon zen Donostiarra eta Orioren artean, eta azkenean, Donostiarra izan zen azkarrena: Rufo Urtizberearen neskek 15.42 segundu galdu zituzten, eta oriotarrek, berriz, 15.80. Laugarren postuan, bigarren txandan aritu zen Hondarribia ailegatu zen, liderrarekiko 20.08ko atzerapenagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun