Eskualdeko kirolariek aurrera jarraitzen dute Parisko Joko Olinpikoetan

Ander Zarraga 2024ko abu. 1a, 16:46

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak ezin izan du banakako sculleko A finalerako txartela lortu, gaur seigarren postuan amaitu baitu  jokatu den lehen finalerdian, 2.000 metroak 7 minutu eta 37 segundoan osatuz.

Futbolean Oihane Hernandez sopeloztarraren taldeak 2-0 irabazi zion Brasili, eta puntaketa ezin hobeagaz amaitu zuen multzoen fasea. 

Horregaz batera, belar hockeyan Jose Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga getxoztarren selekzioak hiru puntu oso baliotsu lortu zituen Paris 2024ko bere laugarren partidan, Hegoafrikaren aurka (3-0). Hegoafrika hurrengo fasera sartzeko aukerarik gabe geratu zen partida honen ostean, ekaitz elektrikoaren mehatxuagatik ikuslerik gabe jokatutako neurketaren ostean. Marc Reynek, birritan, eta Jose Maria Chefo Basterrak sartu zituzten Espainiaren golak.

Azkenik, Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarra 10en artean kokatu da, liderraren lau kolpe azpitik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun