Nieves Muñoz Vivar Bilbon jaio zen, baina 60 urte baino gehiago daramatza Getxon bizitzen. Margolari figuratibo aintzatetsia izateaz gain, Merkataritza Irakaskuntza ikasi zuen eta, oposizioak gainditu ondoren, Aurreikuspen Institutu Nazionaleko (gero Gizarte Segurantza) funtzionarioa izan zen erretiroa hartu zuen arte. Zortzi seme-alaben ama da, 14 biloben amona, eta biren birramona.