Eguerdiko 13:30ak aldera, kalean jotzen ari zen musikari bati bildutako txaponak lapurtzen saiatu da gizonezko bat. Biktima lapurreta saihesten saiatu da, eta ondorengo liskarraldian sastatu du erasotzaileak, besoan eta lokian.
Biktimak aurre egin dio erasotzaileari, eta hura lurrera bota du. Ondoren, herritarrek atxiki dute lapurra, lurrean immobilizatuz, ertzainak iritsi diren arte. Zaurituak auzokide batzuen laguntza izan du eta, handik gutxira, larrialdi-zerbitzuak iritsi dira; lehen balorazioa eta arreta eman ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, "ez dago larri".