Arduradunek azaldu dute eskaintza askotarikoa izango dela, kalitatezkoa eta, bereziki, tokiko sorkuntzaren aldeko apustua egiten duena; izan ere, oraingo honetan euskal konpainiek eta artistek egindako dozena bat proiektu izango dira eskaintzan. Guztiak izango dira Getxo Eszena Irekia deialdiaren barruan hautatuak, Getxo Kulturak sektore sortzaile hurbilenak garatutako lana sustatzearen alde egiten duela azpimarratu baitute. Gainera, urteko azken lauhilekoan euskal konpainia eta artistakaz elkarlanean egindako lau koprodukzio ere erakutsiko dituzte.