Jarduera hiri atseginagoa lortzeko beste neurri bat da, jasangarritasun integratuan oinarritutako hiri-eredu baterantz aurrera egiteko aukera ematen duena, udal-iturriek azaldu dutenez.
Laster beste radar pedagogiko bat jarriko dute Telletxe kalean, ibilgailu batek kolpatu ondoren kendu behar izan baitute konpontzeko.
Seinaleztapen horizontala
Bestalde, Eskola-bide seguruak proiektuaren barruan, zenbait ikastetxeren inguruko galtzadetan seinale horizontalak jartzeko lanak egin dira. Gaueko ordutegian egindako horiek Romo, Nuestra Señora de Europa, San Inazio, Trinitarias, Larrañazubi, Zabala, Andra Mari eta Zubilleta ikastetxeen, eta Gobela, Geroa eta San Nikolas ikastolen inguruetan izan dira. Obra horiek ez dira Madre del Divino Pastor ikastetxearen inguruan egin, inguru horretan galtzadako zoladura berritzea aurreikusita baitago.