Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da. Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak, beste urte batez, getxotarrak animatzen ditu lanean, aisialdian, sare sozialetan, egunerokoan…, euskara sustatzen duten pertsona, taldea, elkartea, saltokiaren izenak proposatzera, “herriaren esker onez jaso ahal izateko”.
Aurreko sariak
- Lehen edizioaren sariaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen, Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde egindako lanagatik.
- Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik.
- Hirugarrena San Nikolas ikastolarentzat, bere 50. urteurrenean euskarazko heziketan burututako lanagatik.
- Laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzaren alde egindako lanagatik.
- Bosgarrena Gobela Ikastolarentzat, bere 50. urteurrenean.
- Seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskararen alde egindako lana, eta bereziki udalerrian duela 20 urte baino gehiago abian jarritako Berbalaguna aitortzeko.
- Zazpigarrena Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagatik.
- Zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik.
- Bederatzigarrena ALBErentzat 1980an sortu zenez geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik.
- Hamargarrena Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzailearentzat, klubaren barruan euskara sustatzeagatik.
- Hamaikagarrena Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasentzat, toponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagatik.
- Hamabigarrena Joserra Onaindiarentzat euskaraz bizitzeko jarrera nekaezinagatik.
- Hamahirugarrena Geroa ikastolarentzat, bere 50 urteko ibilbideko konpromisoa eta lana aitortzeko.
- Hamalaugarrena, eta azkena, iazkoa, Haria Getxoko euskal gazte aisialdi elkarteari eman zitzaion saria, nerabeentzako euskarazko jarduerak era boluntarioan antolatzeagatik.