Udaleko teknikariek ezarritako jarraibideak betetzen direla egiaztatu ondoren eta ezarritako prozedurarekin bat etorriz, baliozko ekarpenak interes orokorrekoak diren zortzi proposamenetan zehaztu dira, gure udalerriko hainbat eremu eta auzo barne.
Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua
PROPOSAMENAREN IZENA |
AURREKONTUA |
Aisialdi publikoko espazio bat estaltzea (haur-parkea edo plaza) |
550.000 € |
Bizikleta-garbitoki bat jartzea Areetako hondartzaren ondoan |
12.000 € |
Txakurren aisialdirako gune itxi gehiago egokitzea |
50.000 € |
Txurrukan eta Aldapan kalistenia-gune berriak jartzea eta Ereagakoa hobetzea |
130.000 € |
Azterlan bat egitea Andra Mariko merkataritza-eremua sustatzeko |
30.000 € |
Oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza-kanpaina bat egitea |
13.000 € |
Gobela kiroldegiko padel- eta tenis-pistak estaltzea |
600.000 € |
Galeako Gotorlekuaren ingurua egokitzea eta garbitzea eta bertako historia ezagutzeko bisita gidatuak egitea |
156.000 € |
Proiektu bakoitzari buruzko informazio gehiago: https://zeugaz.getxo.eus
Proiektuok ikusita, hainbat auzokidek euren harridura agertu dute urtez urteko parte-hartze bidezko aurrekontuetan proposamen berdina edo antzekoa agertzen delako –plaza edo parke bat estaltzea–, eta oraindino hori gauzatu ez delakoan. Horren inguruan galdetuta, udal-arduradunek baieztatu dute 2022an ere boto gehien jaso zituen proposamena izan zela, eta Areetako Xake plazako haur-parkea estali zutela; 2023an ere proposamen bozkatuena izan zen, eta horri jarraituz etorkizuneko Algortako Areneko haur-parkea estaliko dutela.
Nola parte hartu
Getxon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Udaleko erregistroan inskribatuta dauden erakundeen ordezkariek hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu beharko dituzte; zortziak eta garrantziaren arabera, beren irizpidearen arabera (puntu 1 gutxien interesatzen zaionari, eta 8 puntu gehien interesatzen zaionari).
Parte-hartzea honako kanal hauen bidez egin ahal izango da (analogikoak eta digitalak):
- Bozketa-liburuxka betez eta Areeta-Romoko eta Algortako Herritarren Arretarako Bulegoetako hautetsontzietan utziz, baita Fadura eta Gobelako kiroldegietan, Algortako Villamonteko kultur etxean, San Nikolaseko liburutegian eta RKEn dauden hautetsontzietan ere.
- Inprimakia entregatuz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, ondoko informazio-moduluetan:
- Fadurako kiroldegiko hall-a (hilaren 12an, eguena).
- Algortako Telletxe plaza (hilaren 12an, eguena; 13an, barikua eta 14an, zapatua).
- Bidezabalgo anbulatorioko plaza (hilaren 16an, astelehena; 17an, martitzena eta 18an, eguaztena).
- Areetako Xake plaza (hilaren 19an, eguena; 20an, barikua eta 21ean, zapatuan).
- http://zeugaz.getxo.eus webgunean eskuragarri dagoen bozketa digitalerako inprimakia betez.
- Formularioa utziz horretarako prestatutako postontzietan Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokien inguruan eta Bentako espazioan (Angel Etorbidea 49, Andra Mari).