XVIII. Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoaren Azoka

Nekazaritza ekologikoaren azoka hartuko du zapatuan Algortako erdiguneak

Erredakzioa 2024ko ira. 12a, 11:11

Barazkiak azoka batean, artxiboko irudian.

Algortako Telletxe plazak XVIII. Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du zapatu honetan, hilak 14, Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Udalagaz lankidetzan. Bio Getxok 10:00etatik 15:00etara izango du ordutegia.

Azokaren helburua da produktu ekologikoen ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta osasungarria sustatzea. Horregatik, hainbat produktu ekologiko jarriko dituzte salgai, hala nola frutak, barazkiak, gaztak, marmeladak, ogia, olioa, kombucha eta txakolina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun