Goizeko 11:00etan hasita, kalejira egingo dute Algortan zehar, Txilibita fanfarrearen musikaz lagunduta. Zazpi gunetan lotuko dira Paule Loizagaren, Patxi Iriarten eta Maddi Ane Txoperenaren bertsoak entzuteko, Erandioko kantagunea taldeko Josu Zarateren gidaritzapean euskal kantak abesteko eta dantzak dantzatzeko. Horrez gainera, zenbait gunetan, Altxa taldeko txalapartariek egingo diete harrera parte hartzaileei.
Ibilbidea eta erreferentziazko ordutegiak
- 11:00 Basarrate parkea (bertsoak, Arabako kantak eta dantzak)
- 11:30 Villamonte (bertsoak, Lapurdiko kantak eta dantzak)
- 12:00 Alangobarri (bertsoak, Nafarroa Garaiko kantak eta dantzak)
- 12:30 Satistegi (bertsoak, Zuberoako kantak eta dantzak)
- 13:00 Tellagorri (bertsoak, Bizkaiko kantak eta dantzak)
- 13:30 Portu Zaharra (bertsoak, Gipuzkoako kantak eta dantzak)
- 14:00 Telletxe (bertsoak, Nafarroa Behereko kantak eta dantzak)
Ondoren, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute, San Nikolas plazan; bazkalostean, herri-kantak kantatuko dituzte, eta bertsotan arituko dira goizeko hiru protagonistak. Azkenik, jaialdiari amaiera emateko, Luhartz taldearen erromeriak jarriko ditu bertaratuko diren denak dantzan, 18:00etatik aurrera, San Nikolas plazan bertan, 20:30ak arte.