María Ptqk (Getxophotoko komisarioa), Veronica Fieras (Chaco argitaletxearen editore eta sortzailea), Maria Wills (ikertzaile eta komisario independentea) eta Carla Bacelar (Encontros da Imagem ekoiztetxea) epaimahaikideek hiru proiektu aukeratuko dituzte, programazioaren parte izango direnak eta jaialdiaren 2025eko edizioan erakutsiko direnak.
Iaz, deialdi honek harrera handia izan zuen nazioartean, eta 48 herrialdetako artisten 400 proiektu jaso zituen. Izena emateko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da eta Picter plataformaren bidez egingo da.