Emilia Peña Etxeberria areetarra omendu dute 100 urte bete dituela-eta

Erredakzioa 2024ko ira. 26a, 09:39

Emilia Peña Etxeberria. © GETXOKO UDALA

Emilia Peña Etxeberria getxoztarra bisitatu dute Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak, bere Areetako etxebizitzan, 100 urte bete dituela-eta. Bilbon jaioa, auzokideak 30 bat urte daramatza udalerrian bizitzen. Alaba baten eta seme baten ama da, eta lau biloba eta hiru birbiloba ere ditu. Agintariek ohiko Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat eman dizkiote.   

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun