Egoera honetaz galdetuta, Getxoko Udalak jakinarazi du eskola publiko bateko patioan karpa bat jartzearen inbertsioa Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Hala ere, gogoratu du COVID-19aren pandemian zehar, salbuespen gisa, Udalak bere gain hartu zuela ikastetxeetan karpak jartzeko kontratazioa, "baina Eusko Jaurlaritzak emandako % 90eko diru-laguntzarekin".
Obrei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak uda hasierarako aurreikusita zuen kiroldegia berritzea, baina irailera arte atzeratu da jarduketa. Hori horrela. Zubileta ikastetxeko guraso-elkartea Jaurlaritzagaz harremanetan jarri da, egoerari irtenbide bat emateko asmoz. Hala ere, oraindino erantzunaren zain daudela jakinarazi dute.