Argazki erraldoia atera gura dute Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean

Ander Zarraga 2024ko ira. 30a, 14:49

Iban Naguisien Etxea, artxiboko irudian.

Santa Eugenia plaza Getxoko adindunen topalekua izango da bihar, urriak 1, 17:30ean. Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako nagusien etxeek eta Bizkaiko zein Getxoko pentsiodunen mugimenduek deituta, argazki kolektibo bat egin gura dute, zahartze prozesuan lagunduko dien Eguneko Zentro Integral bat aldarrikatzeko.

Bihar, Adinekoen Nazioarteko Egunagaz batera, 60 urtetik gorako auzotarrak argazki kolektibo bat ateratzeko batuko dira Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Zera aldarrikatuko dute ekimen horretan: "Gure jai edo protestaren bitartez, Romo, Pinueta eta Areetako adinekoek, edo zahartze prozesuan gaudenok, gure etxeetan egotera lagunduko gaituen Eguneko Zentro Integrala behar dugula  premiazkoa".

Horren ostean, Juan Manuel Nogales artistak banakako eta baimendutako argazkiak aterako ditu, erakusketa bat egiteko asmoz, eta, bukatzeko, txokolatea eta gailetak dastatuko dituzte Nagusien Etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun