Hondartza denboraldia amaituta, TAOrik ez da egongo gaurtik aurrera Ereagan eta Portu Zaharrean

Iker Rincon Moreno 2024ko urr. 1a, 09:52

Atzo, astelehenean, irailaren 30ean, amaitu zen udako hondartza denboraldia, 20:00etan. Hori horrela, TAO zerbitzua ere amaitu da bosgarren gunean, Ereagan eta Portu Zaharrean, udako hilabeteetan indarrean egon dena. Datorren astetik aurrera enpresa kontzesionarioak inguru horretako parkimetroak kenduko ditu. Horregaz batera, daborduko txakurrak udalerriko hondartzetara sartu ahal izango dira, ordutegi mugarik gabe. 

Datorren astetik aurrera enpresa kontzesionarioak inguru horretako parkimetroak kenduko ditu. Gainera, gaurtik, hilaren 1etik aurrera, eta negu osoan, txakurren jabeek ez dute ordutegi-mugarik izango maskotakaz Areeta, Ereaga eta Arrigunagako hareatzetara sartzeko.

Edozein ordutan eta eguneko edozein unetan eraman ahal izango dituzte aske aipatutako hondartzetan, maiatzaren 31ra arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun