Aste-akabu honetan hainbat ikuskizun eskaini ostean, Getxo Eszena urriaren 10ean itzuliko da, Eva Guerrerok zuzendutako Tierra de nadie dantza ikuskizunagaz. Biharamunean, urriaren 11n, Txalo taldeak Artea taularatuko du, eta hilaren 12an, Malandain Ballet Biarritz konpainiak Mosaïque dantza neoklasikoko ikuskizuna eskainiko du. Urriaren 13an Pepon Nieto izango da Getxon, La comedia de los errores antzezlanagaz.
Getxoko arte eszenikoen 42. jardunaldien azken astean, Emakume baten borroka eta metamorfosia (urriak 18) eta El alcalde de Zalamea (urriak 19) antzezlanak izango dira Muxikebarrin. Urriaren 20an, berriz, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ez gara jaitsiko aurkeztuko dute, eta bukatzeko, Emilio Gutierrez Caba aktoreak Coplas del alma errezitaldi poetiko-musikala eskainiko du urriaren 24an.
Egitarau guztia, hemen.