Zabor-bilketako kamioi batek galdutako likidoak eragin du gaur Getxoko sats usaina

Iker Rincon Moreno 2024ko urr. 8a, 15:02

Zabor-edukiontzietako zarama batzen duen kamioiak likido-isuria izan du, Udalaren arabera.

Ez dira gutxi izan gaur Getxoko kaleetan antzeman daitekeen ezohiko usainaz kexu izan diren auzokideak. Algortako erdigune osoan, behintzat, herritarrek ustel usaina dagoela deitoratu dute, beste hainbatek konpostatutako edukiontzietatik datorrela pentsatu dute. Hala ere, Getxoko Udalari galdetuta, arduradunek jakinarazi dute zaborra jasotzen duen kamioietako batek likidoa galtzen ibili dela kalerik kale, junturetako bat gaizki zigilatuta duelako, eta likido horren eraginez dagoela sats usaina udalerrian.

Hori horrela, edukiontzietako zaborra biltzen ari zela, ibilbide osoan zehar likidoa galdu du, zaramak berak eragindakoa, baita euriteen ondorioz edukiontzietan pilatutakoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun