Zerbitzua izango da esperientzia pertsonalak edo hurbilei buruz kontsultatu gura dituzten edo mendekotasuna gainditzeko prozesuetan sartu behar duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat; seme-alaben portaeren aurreko orientazioren beharra duten edo gainezka eginda dauden familientzat, eta droga kontsumoagaz, jokoagaz, Interneten erabileragaz, mugikorragaz eta abarregaz arazoak dituzten helduentzat.
“Hausnarketarako eta laguntzeko espazioa eskaini nahi dugu adikzio-jokabideek eragindako edozein egoeratan, adikzioei buruzko aholkularitza, aurre egiteko baliabideei buruzko orientazioarekin batera, eta behar izatekotan profesionalekin eta entitateekin lankidetzan aritzea ere. Esan behar da zerbitzua ez dela prozesu terapeutiko bat izango”, azaldu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Adikzioen Udal Zerbitzuko teknikariak artatuko du doako zerbitzu berria, aurrez aurre eguaztenetan, 14:00etatik 17:00etara, Urgull kaleko udal-eraikineko bigarren solairuan, eta WhatsApp edo telefono bidez, 688 727 346 zenbakian, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.