Gertakariak 18:00ak aldera izan ziren, Areetan. Iturrien arabera, polizia-operatiboa aurreko egunetan hasi zen. Orduan, uniformerik gabeko agenteak ohartu ziren gizon bat "mugimendu arraroak" egiten ari zela herriko hainbat establezimendutan, baita hurbiltzen ari zitzaizkion pertsonakaz ere.
Agenteek egiaztatu zuten, hilaren 11n, auzipetuetako batek gazte biri droga saltzen ziela eta haiek dirua eman ziotela. Ondoren, saltzailea "hornitzaileagaz" bildu zen, eta haregaz, isilean, diru-trukea egin zuen droga gehiago erosteko. Une horretan, agenteek pertsona bi horiek geldiarazi zituzten, eta, azaleko miaketan, hainbat substantzia desberdin konfiskatu zizkieten, hala nola haxixa eta kokaina, bai eta 695 euro eskudirutan ere.
Hori dela eta, bi susmagarriak atxilotu egin zituzten droga-trafikoko delitua egotzita. Beharrezko eginbideak bete ondoren, guardiako epaitegira eraman zituzten.