Etorkintza Elkargoa, 1984an sortua, garai hartan heroinaren kontsumoak euskal gizartean zuen inpaktu suntsitzaileari aurre egiteko sortu zen, eta krisi horrek arazo larriak ere ekarri zituen, hala nola GIBa. Hasiera-hasieratik, erakundeak adikzioen fenomenoari heldu zion prebentzioaren, tratamenduaren eta gizarteratzearen bidez, eta bere lana komunitatearen premia aldakorretara egokitzen joan da.
2024an, Etorkintzak 40 urteko ibilbidea ospatuko du, hainbat jarduera oroigarrigaz, tartean, Getxoko Xake plazan urriaren 17tik 27ra egongo den erakusketa ibiltariagaz.
Erakusketa bisual hau urteurren-ospakizun zabalago baten parte izango da, elkarrizketak, hitzaldiak, kontzertu bat eta gizarteko hainbat sektoregaz egindako topaketak biltzen dituena. Horregaz, Etorkintzaren helburua izango da bere historia gogoratzeaz gain, adikzioen arazoari buruzko kontzientzia sortzea eta lotutako estigmak apurtzen lagunduko duten eztabaidak sustatzea.
Gaur egun, Etorkintzak Bizkaiko 24 udalerritan egiten du lan, eta bere ibilbidean 207.000 pertsona baino gehiagori eman die laguntza. Gainera, 305 ikastetxegaz lan egin du eta milaka irakasle eta ikasle trebatu ditu adikzioen prebentzioan. Zifrek komunitatean duten eragina azpimarratzen dute, 9.000 pertsona baino gehiago tratatzen baitituzte adikzioengatik eta osasun mentalagatik, eta ia 5.000 pertsona itzuli baitira gizartera. 40. urteurren honetan, Salvia Hierro zuzendari kudeatzaileak adikzioei erantzun kolektiboa ematearen garrantzia azpimarratu du, erakundeak eta gizarte osoa inplikatuz.