Hezetasuna auzoa jaietan murgilduko da azaroaren 8tik 10era

Iker Rincon Moreno 2024ko urr. 23a, 13:30

Aurten ere, karpa jarriko dute auzoko goiko zabalgunean.

Udako jaiak pasata, udagoienekoei paso emateko ordua heldu da eta, horregaz batera, indarrez beteta datoz Algortako Hezetasuna auzoko jaiak. Azaroaren 8tik 10era bitartean, askotariko hamaika jarduera egingo dituzte, herritar guztien gozamenerako. Hona hemen tokiko jai-batzordeak data horietarako antolatutako egitarau osoa.

Azaroak 8, barikua

  • 17.00 Jaien hasiera.
  • 17.00 San Nikolas Ikastolako Triki eta Pandero ikasleen kalejira, Areneazpitik.
  • 17.30 Buruhandiak eta txistulariak, Iturgitxiko parketik (Agurraren eskutik).
  • 18.00 Diskofesta DJ KAKTUS, karpan.
  • 19.00 Txapela jaurtiketa txapelketa, zabalgunean.
  • 19.00 Umeen esku pilota txapelketa, Ikastolako frontoian.
  • 19.00 Karaoke, Gurea tabernan.
  • 20.00 Karaoke eta pintxopote, Melanie tabernan.
  • 20.30 Gaztetxoentzako DJ-a: DJ BARAÑANO, karpan.
  • 20.30 Kontzertua: Estitxu, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo, "Kantariak Gogoan", (Iparra Galdu Gabe zikloaren barruan) Azebarrin.
  • 23.00 Kontzertua: Bidean erromeria, karpan.

Azaroak 9, zapatua  

  • 10.00 Diana eta kalejira txistulariakaz.
  • 11.00 Igel-toka eta tiragoma-txapelketa, Ikastolan.
  • 11.00 Puzgarriak, karpan
  • 11.00 Umeentzako tailerrak, Ikastolan.
  • 11.00 Marrazki Lehiaketa (Ainhoa Ortells-en eskutik), Ikastolan.
  • 12.00 Txopolis fanfarria, auzotik zehar.
  • 14.30 Herri bazkaria, karpan. (Tiketak: Gurea eta Mabe tabernetan, azaroaren 3ra arte).
  • 16.00 Bingo musikatua, karpan.
  • 16.30 Mus txapelketa, Gaztedi tabernan.
  • 17.00 XXXII Aurreskularien txapelketa, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 17.00 Umeentzako futbola (5-10 urte) 3x3 partidak, Iturgitxiko parkean.
  • 17.00 17.00 Papogorri umeentzako ikuskizuna (Iparra Galdu Gabe zikloaren barruan) 1.saioa. Fadurako Areto nagusian.
  • 18.30 17.00 Papogorri umeentzako ikuskizuna (Iparra Galdu Gabe zikloaren barruan) 2.saioa. Fadurako Areto nagusian.
  • 18.30 Zumba Rosigaz, karpan.
  • 19.00 Dantza-plaz, kkastolan (Agurraren jaialdia)
  • 19.00 Karaoke, Gurea tabernan.
  • 19.30 Txorizada, karpan.
  • 20.00 Karaoke eta pintxopote, Melanie tabernan.
  • 20.15 XXXIII Fandango eta arin arin Txapelketa, Ikastolan. (Agurraren jaialdia)
  • 22.30 Kontzertuak: Eraso eta Modus Operandi, karpan.

Azaroak 10, domeka

  • 10.00 Diana eta kalejira txistulariakaz (Agurraren eskutik)
  • 10.00 LIV. Villamonteko Krosa. Mikel Garcia San Miguel III. Oroimenezkoa (Getxo Atletismo).
  • 10.00 - 12.00 XLVI. Lapikoko Txapelketarako izen ematea. , karpan
  • 10.30 Azoka, karpan.
  • 11.45 Dantzari taldeen bilkura, Kasune kalea. (Agurraren jaialdia).
  • 12.00 Dantzari taldeen kalejira, Kasunetik (Agurraren jaialdia).
  • 12.30 Euskal dantzen agerraldia, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 12.00 Triki-kantu poteo Itxartu Taldeagaz, auzotik zehar.
  • 13.30-14.30 Lapikoen aurkezpenak, karpan.
  • 14.00 Agurra Dantza Taldearen jaialdiko oroigarrien banaketa, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 17.00 Zurrumurruen Aurkako Ipuin-kontaketa (Agharas Imazighen Elkartearen eta Getxo Antirrazista Estrategiaren eskutik), Ikastolako gimnasioan.
  • 17.30 Lapikoko sari banaketa, karpan
  • 17.30 Ume eta helduen karate erakustaldia, Ikastolan.
  • 18.00 Marrazki lehiaketako sari banaketa, Ikastolako gimnasioan.
  • 18.00 Herri kirolak, karpan.
  • 19.30 Txokolatada, karpan.
  • 20.00 Txerritxuaren erreketa eta jaien amaiera.

Autobus zerbitzua gauez

Udalerriko gainontzeko jaietan bezala, jaiotan gaueko autobus-zerbitzua egongo da barikuan, azaroaren 8an, 02:00etatik 03:30era, 45 minutuan behin. Irteera Arene kaleko 22 zenbakian dagoen bus-geltokian izango da, eta udalerri osotik arituko da paradak egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun