Zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzearen bitartez, elkarbizitza hobetzea eta aniztasuna eta kultur artekotasuna ospatzea da Bizilagunak-Aldameneko familia ekimenaren helburua.
Bazkari bakoitzean pertsona dinamizatzaile bat egongo da familiakaz edo elkarbizitzako taldeakaz. Jardueretan parte hartu gura duten familiek edo dinamizatzaileek daborduko izena eman dezakete hemen.
“Ekimenaren bidez, gure udalerriko kultura-aniztasuna balioetsi nahi dugu, eta gizarte ireki eta anitza sustatzen jarraitu. Bizilagunak elkarteak batasunaren balioa indartzen du aniztasunean, elikagaiak, tradizioak eta esperientziak partekatzea harremanak estutzeko, gure auzokideen artean loturak sortzeko eta kulturartekotasuna ospatzeko bide bat dela ulertuta", azaldu du Mihaela Jilavu Diaconescu, Kultur artekotasun eta Immigrazioko Unitateko zinegotziak.