Sinadura-bilketa horren bidez, sokamuturra aldatzea eskatu gura diote Getxoko Udalari eta Portu Zaharreko jai-batzordeari, "batzen gaituen jarduera batengatik, sufrimendurik gabe". Ildo horretan, ekimena abiatu dutenek azpimarratu dute ez dutela eskaera egiten inolako alderdi politikoren izenean, herritarron izenean baizik: "Aurrera egin dezagun elkarrekin, etikoagoa eta modernoagoa izango den Getxo baterantz!".
Ekintzaileek jakinarazi dutenez, astebetean 100 sinadura baino gehiago jaso dituzte, kalez kale jendeari proposatuta zein udalerriko hainbat albaitaritza-kliniketan utzitako paperetan. Azaldu dutenez, oraindino proposamena sina daiteke hurrengo lekuetan: Olarretxe (Ollarretxe errepidea, 31 Algorta), Bikelnor (Bidebarri kalea, 8, Algorta), Miribilla, (Espinosa Orive doktorea, 17 Bilbao), Gobela (Errekagane kalea, 12, Areeta ) eta Kukume albaitaritza-kliniketan (Alangobarri 3, Algorta), Hasteko dendan ( Algortako etorbidea, 61, Algorta), Txintxo txakur-ileapaindegian ( Algortako etorbidea, 61, Algorta) eta Zugatzarte liburu-dendan (Jata Kalea ,1, Getxo).