Ohi legez, ahobizi eta belarriprest rolak hartuko dituzte herritarrek Euskaraldia irauten duen bitartean, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera eguneroko bizitzan areagotzeko konpromisoa hartuz. Horiekaz batera, aurten ere, euskara erabiltzeko gune seguruak sortuko dituzten entitateek ere parte har dezakete ariketan, ariguneak osatuz. Getxon, gainera, irribizien figura mantenduko dute; horiek, euskara jakin ez arren eta ulertzeko zailtasunak izan, euskararen aldeko jarrera erakusteko aukera izango dute.