Ohitura bihurtu den bezala, ehunka lagun bildu dira gaur San Nikolas plazan, Indabada jaiaren 25. urteurrena ospatzeko. Barne Barnetik kolektiboak jaia abiatu du musika zuzenean jarriz, 11:30ean, eta pixkanaka-pixkanaka plaza giro alaiez betetzen joan da. Eguraldi euritsua dela eta, kuadrillek haimak jarri dituzte euritik babesteko, frontoian eta Muxikebarriko aterpean babesa aurkitu ez dutenentzat. Hala ere, euriak ez du festarako gogoa itzali; denek egin dute txonbo eta giroa ezin hobea izan da urtemuga berezi honen ospakizunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!