GEST

Itxaso Paya Ruiz 2024ko urr. 30a, 11:23

Ramiro Pinilla, Antonio Basagoiti, Evaristo de Churruca y Brunet, Andres Isasi... Getxoko kulturari lotutako izenak dira. Getxoko kaleen izenak dira, eraikinenak, monumentuenak, ibilbideenak... Guztiak gizonezkoen izenak dira. Kasualitatea? Zertan ariko ziren emakumeak kale hauei izenak jarri zizkiotenean? Zergatik ez dago hauen izenik duen jauregi edo enparantzarik?

Historia gizonek idatzi zuten, eta hori baino ez da: gizonek idatzitako historia bat. Gu, emakumeok, sorginak izan gara betidanik. Sortzaileak. Sortzen dutenak. Dantzariak, musikariak, antzezleak, idazleak, artistak... Nork ez ditu bizitza osoan hain presente eta erreferente izan dituen emakumeak oroitzen? Niri behintzat izen asko datorkit burura: Jone Gonzalez, Mariasun Yanguas, Maite Mentxaka, Olatz Ganboa, Irantzu Garamendi, Araitz Lasa, Izaro Ieregi, Iriondotar ahizpak, Lur Piris...

Baina izen horiek ez dira marmolezko hormetan idatzi. Zergatik? Erantzun batzuk okurritzen zaizkit. Izen horiek ez dira marmolezko hormetan idatzi momentuz. Momentuz, izen horiek GESTen (Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa) kartelean idatzi ditugu eta oholtza gainean egongo dira elkarrekin azaroaren 9an, Muxikebarrin, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketan. Zatoz!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun