Interneteko irudiak erabili ditu Gorospek lan honetarako, hala nola Google Street View-enak; ondoren, horiek landu eta bere ukitu pertsonala eman die erakusketa osatzeko.
Flaneur digital bihurtuta –Interneten noraezean dabilen ibiltaria–, Jon Gorospe argazkilari gasteiztarrak Ipar Euskal Herriko, Getxoko eta Hego Euskal Herriko hamaika udalerritako hainbat irudi birfotografiatu ditu, eta argazki horiek ikusgai daude egunotan Getxoko Bentan, Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan. Zapatuan, hilaren 9an, inauguratu zuten erakusketa, eta horiek gozagai egongo dira hilaren 24ra arte. Gorosperen lana ezagutu gura duzu? Hona hemen azalpena.
Interneteko irudiak erabili ditu Gorospek lan honetarako, hala nola Google Street View-enak; ondoren, horiek landu eta bere ukitu pertsonala eman die erakusketa osatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!