Tiragoma eta igel-toka, Hezetasuna auzoko protagonistak

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2024ko aza. 11a, 12:05

Igel-toka eta tiragoma txapelketak izan ziren zapatuko protagonistak Hezetasuna auzoko Martin Deunako jaietan. Dozenaka lagun batu ziren horietara, punteriarik onena zein ote zuen erabakitzera; erronka ez zen batere erraza izan, tradizio handiko norgehiagokak baitira auzo horretan. Gainera, familientzako eta etxeko txikienentzako jarduerak ere ez ziren falta, tailerrei eta puzgarriei esker. Hona hemen zapatu goizak utzitakoak.

Erlazionatuak

Hamaika jarduera Hezetasuna auzoko jaietaz gozatzeko

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno aza 10 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun