Segurtasunagatik, ibilgailuen trafikoari eragingo zaio, Leioatik Getxora sartzeko eskuineko erreia itxi beharko baita, Venancio Echevarria eta Gobela artean. Hauek izango dira eraginak:
- Leioako noranzkoan, bai autoen bai autobusen trafikoa mantendu egingo da.
- Leioatik Eduardo Costera datorren zirkulazioa desbideratu egingo da Maximo Agirreren biribilgunera iristean, ezkerrerantz, Tomas Olabarri kairantz, eta Novia Salcedo kaleraino jarraituko du, handik Eduardo Costera berriz sartzeko. Autobusei eta kamioiei ez die eragingo neurri horrek, modu puntualean Eduardo Costetik emango baitzaie bidea.
- Seinaleak jarriko dira trafikoa erregulatzeko eta arintzeko.