Hezkuntza publikoa indartzea eskatzeko, mobilizazioa egingo du LAB sindikatuak eguenean Fadura LHII ikastetxean

Iker Rincon Moreno 2024ko aza. 20a, 10:22

© LAB SINDIKATUA

Hezkuntza publikoa indartzearen alde, inbertsio publikoa handitzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, eguenean, Algortako Fadura LHII ikastetxean, LAB sindikatuak deituta. Mobilizazioa 17:30ean izango da, eta, besteak beste, azpiegiturak hobetzea, zentroak baliabideez hornitzea eta lan hitzarmenak berritzea aldarrikatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun