Aurten, udalerriko zazpi txokotan egin zituzten, hala nola Bentan, Abianen, San Martin elizan eta Pertsonalden. Helburua izan da, ohi legez, ekimenaren esentzia mantenduta, parte-hartzaile guztian interakzioa mantentzea, tokiko zein atzerriko errealitateak partekatzeko.
Izan ere, bazkarietan, Euskal Herriko, Aljeriako, Argentinako, Bangladeshko, Boliviako, Marokoko, Palestinako, Txileko, Kubako, Ginea Ekuatorialeko eta Venezuelako pertsonek parte hartu zuten, besteak beste.