Azokan salgai zeuden liburuak, aldizkariak, koadernotxoak eta entziklopediak herritarrek emandakoak ziren, eta euro batetik gorako prezio sinbolikoan saldu ziren.
Oraingoan, ateratako dirua Beñat Enciondo Taldeka Lagunduz elkartekoak jaso du, eta "Lortzeko asmoa" proiektura bideratuko dute, Indian osasun-kontrolak dituzten gaueko ikasketa-zentroetan adingabeen oinarrizko ikaskuntzari lotutako arazo zehatzei aurre egiteko.