Algortako Hezetasuna auzoko Iturgitxi kaleko edukiontzi batek su hartu zuen bart, 20:40ak aldera. Sugarrek zaborra biltegiratzeko ontzia guztiz kiskali dute, baita ondoan aparkatuta zegoen auto bati kalteak eragin ere. Suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren sugarrak amatatzera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!