Getxoko Euskaraldiaren Hamaikakoa aurkeztuko dute zapatuan, Algortan

Iker Rincon Moreno 2024ko aza. 27a, 13:05

2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da hurrengo Euskaraldia, baina, horren aurretik, euskararen aldeko motorrak berotzen hasi dira daborduko. Hori horrela, zapatuan, hilaren 30ean, Getxoko ekimeneko enbaxadoreak izango diren Hamaikakoa aurkeztuko dute, Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan.

Aurkezpenaren aurretik Nebula Selektah-k eta Amaia Sinobasek dancehall tailerra eskainiko dute, "musika eta dantza jamaikarra, gorputzak astindu eta eguerdia girotzeko!", antolatzaileek iragarri dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun