Euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu Getxon; hala aitortzen digu legeak, baina eskubide hori urratua ikusten dugu egunerokoan.
Aldaketak bultzatzeko eta behingoz euskaraz bizitzeko trabak ezabatzeko, herritarrok gure esku dagoena egiten jarraitu beharko dugu. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, bi eskaera egin nahi dizkizuegu Bizarra Lepoan elkartetik Getxoko euskaldunoi.
Korrontearen kontra ari garela pentsa genezakeen arren, inori kontra egin gabe ari gara gurearen alde egiten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!