68 etxebizitzak Maidagan eta Puerto de Orduña kaleen eta inguru horretako zabu estalien gunearen artean dagoen orubean eraiki dira. Horietako 3 bi logelatakoak dira, 90 metro koadro inguruko azalera dute eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainerakoetatik, 6 logela bakarrekoak dira eta 50 eta 55 metro koadro artekoak; 48 etxebizitza, bi logelakoak eta 55 eta 65 metro koadro artekoak, eta 11 hiru logelakoak eta 78 eta 88 metro artekoak.
Behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxaron zerrendak hemen kontsultatu daitezke.