Atxilotutako gaztea biktimaren ondoan sartu zen hura bizi den eraikineko igogailuan, lurrera bota zuen eta urrezko kate bat kendu zion, polizia-iturrien arabera.
Ertzaintzak irekitako ikerketaren ondoren, gertakarien ustezko egilea atzo, eguenean, atxilotu zuten. Azken urtean beste hiru aldiz atxilotu dute, horietako bi nagusitasun fisikoa eta indarkeria erabiliz egindako lapurretengatik, azaldu dutenez.