Ekitaldiaren aurkezpena Miren Loizagak egingo du, eta, Paule Loizagaren gidaritzapean, Arrate Illaro, Kerman Diaz, Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsolariak arituko dira oholtza gainean. Gainera, ekitaldian dantza, zuzeneko musika eta koktel bat eskainiko dituzte bertaratutakoentzat.
Gonbidapenak mugatuak izango dira, eta parte hartu gura dutenek 605 704 385 telefonora deitu edo albegetxo@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.
