Zabalik dago 2025eko EuskarAbentura espedizioan izena emateko epea

Erredakzioa 2024ko abe. 11a, 11:14

EuskarAbenturako aurtengo partaideak Getxoko Muxikebarrira heltzen, aurtengo espedizioaren amaieran.

2024ko Abenduaren 2an zabalduko zuten EuskarAbentura Espedizioa 2025ean parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea. Hala, 2008 eta 2009 urteetan jaio den Euskal Herriko edo diasporako gazte euskaldun orok martxoaren 5era arteko epea dauka aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko. 

Euskarabentura Espedizioa 2025 edizioaren izen-emate epea abenduaren 2an zabaldu zen. Euskal Herriko eta diasporako 15, 16 eta 17 urteko gazte euskaldunek 2025eko martxoaren 5era arteko epea izango dute hautagaitza aurkezteko, horretarako, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte elkarteak proposatutako gai eta formatu bat aukeratuz.

2010 urtean jaiotakoek ere aukera izango dute parte hartzeko, baina soilik, Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Zuberoa eta diasporako gazteak badira. 2025ean, berriz ere, 127 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria zeharkatuko dute, oinez eta euskaraz.

Jasotako proiektuak, Eusko Ikaskuntzako kideek ebaluatuko dituzte eta apirilaren 22an 127 gazte parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko dute. Espedizio taldeko kideak hautatzeko kontuan izango dituzte, alde batetik, egin duten proiektuaren balorazioa, baina baita gazteen jatorria, generoa eta aurkezpen bideoan adierazitako motibazioa ere.

Aurten, hautagaitza bidali gura duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran: Beldurrak, Zeintzuk ziren lehengo beldur ohikoenak? Zeintzuk gaur egungoak? Desberdintasunik ba al dago?; Gizartea: Indibidualista ala kolektibista?, Zuen ustetan talde zein komunitatean antolatzen gara kolektiboaren interesei, beharrei eta eskubideei erantzuteko? Ala gainerako eta taldeen gainetik norbanakoa lehenesten dugula uste duzue?; eta Klima aldaketa, zeintzuk dira klima aldaketa ahalbidetzen duten ekintzak? Uste duzue jabetzen garela egoeraren larritasunaz?

Era berean, lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun