Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Maria Angeles Moro Moro bisitatu zuten atzo goizean, egun bizi den Beato Domingo Iturrate egoitzan, 100 urte betetzeagatik. Getxon jaioa, bizitzaren parte handiena eman du udalerrian bizitzen. Alaba biren eta seme baten amak sei biloba eta bi birbiloba ere ditu. Agintariek ohiko Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat eman dizkiote getxoztarrari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!