Getxoko tabernek ordutegia ordu bi gehiagoz luzatu ahalko dute egunotan

Iker Rincon Moreno 2024ko abe. 16a, 12:36

Joan den barikutik, hilaren 14tik, urtarrilaren 6ra bitartean, Getxoko Udalak baimena eman du udalerriko ostalaritza-establezimenduek ordu bi beranduago itxi dezaten. Izan ere, ohi legez, Gabonetako jaiak direla-eta, asmoa da sektore horren jarduera ekonomikoari laguntzea.

Hala, itxiera-ordutegia honako hau izango da:

  • Barikuetan (abenduak 20 eta 27, eta urtarrilak 3), zapatuetan (abenduak 21 eta 28, eta urtarrilak 4) eta jai-bezperetan (abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5) 1. taldeko lokalak (dastalekuak, txurro-dendak...) 02:30ak arte; 2. taldekoak (kafetegiak, tabernak …) 04:30ak arte; eta 3. taldekoak (pubak, klubak …) 06:00ak arte.
  • Gainerako egunetan, 1. taldekoak 01:00ak arte; 2. taldekoak 03:00ak arte; eta 3. taldekoak 04:30ak arte.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun