Atzo, domekan, egitekoa ziren palestinarren kontrako sarraskia gizarteratzeko ekimena Itzubaltzeta/Romon. Baina, eguraldia dela eta, ekintza astebete atzeratzea erabaki dute, hilaren 29ra arte. Hala, domekan, herri palestinarraren genozidioaren irudiez beteko du Gernika Palestina Herri Ekimeneko kideek Ibaiondo kalea, 13:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!