Abenduaren 15ean egin zuten galan, sarituaz gain, Arrate Illaro, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Kerman Diaz, Kirmen Jauregi Lopez, Jare Beristain Kortabitarte eta Ekain Escudero Ayo bertsolariak ere izan ziren, Goizale Atxutegi jai-jartzailearen gidaritzapean.
Horiez gain, Miren Loizagak egin zituen aurkezpen-lanak eta ekitaldian Itxas Argia Dantza Taldeko kideen emanaldia, Folk Rippers taldeko musikariak, Maddi Argote dantzaria eta Joseba Agirre txistularia ere izan ziren, besteak beste.