Bidezabaleko arrapalak berritzeko lanetan 610.000 euro inbertituko dituzte, eta igogailuan, berriz, 150.000 euro. Iturriek gogoratu dutenez, puntu hori gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) eta PPk 2025eko Aurrekontu Orokorra onartzeko akordioaren emaitza da.
Horrez gainera, gogoratu dute Bidezabaleko gainontzeko arrapalak, 3. eta 4.a, berritzeko obrak, "ziurrenik", 2025eko lehen hiruhilekoan egingo direla.